XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta berela itzali zen agerkaria, zabaldian barna.

Siñesten al, nagusi? Mirei zen.

Bai ote? oiu egin zuten larrainean zeudenak, oro.

- Bai; ikusi dut, izar-argitan nire aurretik igaro da, baño ez oikoa: aurpegi-illun, maxkal, oñaze miñen batek zedukan lur ontan.

- Berri latz au entzutean, gizonezkoek esku lurtsuek batera zartatu zituten.

- Eraman nazue Donamarietara, oiu egin zun amak.

Nora ere diyoan, ara noakio atzetik nire txoriñoari, zabaldi arrizuetako eperkume ari.

Txiñurriek erasoko balizute nire ortzak autsiko dute kabia ta irentsiko.

Erio zikoitzak atzeman gogo ba'zaitu, neronek akestuko diot sega zarra, ta zuk, bitartean, zumardia barna iges egiñen.

Yoana Mari, zabaldia barna, eroarenak esanaz doaie.

- Itzai, zion nagusiak, gurdia gaitu, ardatza igurtzi, bei Beltxa uztartu, berandu duk eta, bide luzea diagu ta Gurdi negartira igotzen da Yoana Mari, ta aizea sekulako zinkuriz eta aienakaz betetzen du.

- Alaba eder, Crau'ko legartza, ondartza zabal guziek, i ere bai, eguzki dirdaitsu, lagun zaizkote nire alabari, igatzen ari da ta.

Atso zar nazkagarri ark iñolaz ere, aitzulora sartu zunean, bere ontzitik iretsiazi bide ditio irazkai ta zital.

¡Taven! Yondone Antoni izutu zuten deabru guziek Baus'ko arkaizpera narrastuko al aunate!.

Gurdiaren kalaka ta zalapartak, gaxoaren mintzoa ixiltzen du.

Ta landa-gizonek Crau zabalean iñor ageri ote zen begiratuz, lanera zoazin geldi geldia.

Zorion dute eltxoek, urrutira estu-iduri duten zugaz-lerroetako itzal ozkirrian!.